Politika
UPN
Erredakzioa
UPNko hautagaia kritiko agertu da Nafarroako Parlamentuko oposizioak Nafarroako Kutxari (CAN) buruzko ikerketa batzordea martxan jartzeko hartutako erabakiarekin.
Jose Javier Esparza (UPN). Artxiboko irudia: EFE
Jose Javier Esparza UPNren Nafarroarako presidentegaiak azaldu duenez, Foru Gobernuaren buru izan nahi du, "egonkortasuna" duena eta Nafarroako gizartearentzat "onuragarria" izango den proiektua duena. Hala, ohartarazi du ez dela "edozein preziotan" Nafarroako presidente izango.
Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, "argi eta garbi" adierazi du egonkortasunik gabe ez dela presidente izango, Nafarroak hori behar duela iritzita. "Nafarren interesen gainetik ez ditugu alderdiaren interesak lehenetsiko. Akordioetara heltzeko gai bagara, izango gara, eta gai ez bagara, beste batzuek aginduko dute", azaldu du.
Maiatzeko hauteskundeen ondotik, UPNren eta PSNren arteko akordioren bat izango den galdetuta, Esparzak azpimarratu du errazagoa dela "Nafarroa gaur egun dena sinisten dutenekin akordioetara heltzea, hots, Nafarroa Espainiaren baitan dagoen foru erkidegoa dela diotenekin. Gaur egun, sozialisten eta erregionalisten artean desadostasunak badaude ere, Jose Javier Esparzaren iritziz "politikan momentuak eta errealitateak aldatu egiten dira, eta ziur orain daukagun errealitatea ez dela maiatzaren 25ean izango dugunaren berdina izango".
Esparzak Nafarroako Kutxari buruzko Ikerketa Batzordea kritikatu du
Bestalde, UPNko hautagaia kritiko agertu da Nafarroako Parlamentuko oposizioak Nafarroako Kutxari (CAN) buruzko ikerketa batzordea martxan jartzeko hartutako erabakiarekin.
Ikerketa egitearen alde agertu da, baina, haren hitzetan, epaileek eta fiskalek ikertu behar dute. Ondorioz, "alarma soziala eragin dezaketen gaiekin errenta politikoa ateratzen ahalegintzen ari direnak" gaitzetsi ditu.
"Nafarroako Kutxaren auzia artxibatuta dago", azaldu du. Hala ere, onartu du Auzitegi Nazionalak ikerketa ildo bat irekita duela oraindik ere, eta epaileei zein fiskalei lan egiten utzi behar zaiela eta, ahal den neurrian, horiekin kolaboratu behar dela azpimarratu du.
azpimarratu du.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa