13:34

Politika

Euskobarometroa

Podemos: 'Euskobarometroak aldaketa garaia datorrela utzi du agerian'

EITB.EUS

Neskutz Rodriguez Podemos-Ahal Duguko bozeramailea zuhur agertu da EHUko inkestak hauteskundeetan

  • Neskutz Rodriguez

    Neskutz Rodriguez eta Xabier Benito Podemos-Ahal Duguren bi bozeramaileak. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskobarometroaren arabera, Pablo Iglesiasen alderdiak hauteskunde autonomikoetan lortuko lukeen emaitzaren aurrean zuhur agertu da Neskutz Rodriguez Podemos-Ahal Dugu alderdiak EAEn duen bozeramailea.

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketa batean agertu duenez, oraindik goiz da hauteskunde hauen inguruko inkestak egiteko: "Urte bi falta dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako, baina erakusten duen joera oso positiboa da, aldaketa garaia etorri dela agerian uzten duelako", azaldu du.

Gaur kaleratu den Euskobarometroaren arabera, botoen % 25,6 lortuko lituzte Pablo Iglesiasen alderdiak Euskadin, 21-22 eserleku eskuratuz. Hortaz, Legebiltzarreko bigarren indarra izango litzateke, EH Bilduren aurretik.

Rodriguezen hitzetan, "une zehatz batean ateratako emaitza" da EHUko inkestak jaso duena, baina "joerak" agerian uzten dituen aldetik, 
Podemos-Ahal Dugu alderdiari aurreikusitako indarra "oso positiboa" dela aitortu du bozeramaileak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena