12:17

Politika

Gabonetako mezua

Barcina: 'Justiziak lan nekaezina egin du ustelkeriaren aurka'

Erredakzioa

Justizia arloko langileen erabaki judizialek “errespetua” merezi dutela gaineratu du.

1:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ustelkeriaren aurka epaileek egiten duten “lan nekaezina” azpimarratu du gaur Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak. Justizia arloko langileek eta horien erabaki judizialek “errespetua” merezi dutela gaineratu du.

Gabonetako bere mezuan, Barcinak onartu du herritarrak “nazkatuta” daudela azken hilabeteotako ustelkeria kasuen eraginez. Hala ere, Justiziaren “lan nekaezina” azpimarratu nahi izan du, “erakunde demokratikoak funtzionatu” egiten dutela adierazteko.

Nafarroako presidente bezala bere azken mezua dela gogoratu du (ez da hauteskundeetara aurkeztuko). Nafarroak “etorkizun oparoa” izatea espero du Barcinak, eta hala gertatuko dela gaineratu du, aurreikuspen ekonomikoak positiboak direla gogoratuz.

Urtea aurrekoetan baino “baikorrago” hasteko “arrazoiak” dauzkate Nafarroako biztanleek, Barcinaren hitzetan. “Adierazle eta aurreikuspen ekonomiko guztien arabera, Nafarroa indartsu hazi egingo da 2015ean, eta enplegua sortuko dugu”.

“Gure erkidegoa egoera negargarrian dagoela diotenei ez genieke jaramonik egin behar”, gaineratu du.

“Gure erkidegoan sinetsi behar dugu, ongizatean eta garapen ekonomikoak punta-puntakoa baita.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena