11:45

Politika

Euskobarometroa

PSE: 'Herritarren haserrea islatzen du Euskobarometroak'

Erredakzioa

Euskobarometroaren emaitzak “gizartearen erantzun emozional bati” erantzuten diotela adierazi du gaur Jose Antonio Pastor PSE-EEko Legebiltzarreko bozeramaileak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskobarometroaren emaitzak “gizartearen erantzun emozional bati” erantzuten diotela adierazi du gaur Jose Antonio Pastor PSE-EEko Legebiltzarreko bozeramaileak.

Krisiaren eraginez, herritarrak “haserre eta kezkatuta” daudela esan du Pastorrek. “Ez dute ulertzen agintari politikoak hika-mikan egotea eta euren arazoei ez heltzea”. Hortaz, Euskobarometroaren datuei, “seriotasunez eta eraginkortasunez” erantzutea proposatu du.

Bilbon egindako agerraldian, Euskobarometroaren balorazioa egin du alderdi sozialistako bozeramaileak. Inkestaren arabera, EAJk hauteskundeak irabaziko lituzke berriro, baina orain baino lau edo bost ordezkari gutxiagorekin. Podemos EAEko bigarren indarra izango litzateke, EH Bildu hirugarren tokian utziz.

Podemosek izango lituzkeen emaitzen inguruan, Pastorrek esan du “normala” dela alderdi berri bat agertzen denean, besteek atzera egitea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena