17:40

Politika

ETA-ren armagabetzea

Jaurlaritzaren desarme-plana ETArekin partekatuko dute egiaztatzaileek

EITB.EUS

Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak Iñigo Urkulluren Exekutiboak egindako proposamena aztertuko du eta “eragile guztiei” igorriko die, baita ETAri ere, EiTBk jakin ahal izan duenez.

0:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

‘Armagabetzerako Batzorde” bat sortzea proposatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Proposamena prozesuko “eragile guztiekin” partekatuko duela iragarri du Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak, baita ETArekin ere.

Oposizioko alderdi guztien kritikak jaso ditu Gasteizko Exekutiboaren proposamenak, baina egiaztatzaileek Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin “oso harreman ona” mantentzen dutela azaldu diote Nazioarteko Batzordearen iturriek EiTBri. Horrela, Jaurlaritzak egiaztatzaileen lana gutxietsi duenik ez dute uste.

Hala ere, Batzordeak Iñigo Urkulluren Exekutiboak egindako proposamena baloratzeko denborarik izan ez duela azaldu dute iturriek.

Batzordeak “ETArekin harremana mantentzen” duela zehaztu dute iturriek. Armagabetze prozesuak aurrera jarraitzen duela jakinarazteko iragan igandean agiri bat argitaratu zutela adierazi dute, “informatzeko borondatearekin”.

Azkenik, pauso esanguratsuren bat eman arte, “armen zigilatze prozesua egiaztatzen jarraituko du” Batzordeak, esan dutenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena