07:41

Politika

Nafarroako Kutxa

Nafarroako Parlamentuak urtarrilera atzeratu du CAN auziaren ikerketa

Erredakzioa

Nafarroako bozeramaileen batzordeak onartu egin du EH Bilduk, Izquierda-Ezkerrak eta Geroa Baik aurkeztu duten proposamen bateratua, baina ez urgentziaz jorratzea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako parlamentuak urtarrila arte atzeratu du CAN auziaren inguruko ikerketa. Goizeko 10:00etan batzartu da Parlamentuko eledunen batzordea, eta mahai gainean izan dute CAN auzia argitzeko EH Bilduk, Izquierda-Ezkerrak eta Geroa Baik aurkeztu duten proposamen bateratua.

PSNk orain arte atea itxi dio ikerketa batzorde hori eratzeari, baina sozialistek jarrera aldatu dute azken egunetan eta CANen desagertzea ekarri duen prozesua ikertuko du parlamentuak. Hori bai, PSNk ez du onartu eskaeraren urgentziazko izaera eta, ondorioz, urtarrila arte atzeratu dute.

Legealdi honetan, Parlamentuak ekimena eztabaidatu eta bozkatuko duen laugarren aldia izango da, baina oraingoak aurrera egingo  duela dirudi, alderdi sozialistaren jarrera aldaketa dela eta.

Urtarrilean hasiko da lanean eta legealdia amaitzear denez, ekimena proposatu duten alderdiek eskatu dute CAN auziko ikerketa batzordea izan dezala lanean jarraitzeko aukera Parlamentu berria osatu arte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena