Politika
Urtarrilak 10
Erredakzioa
Jeltzaleen erabakiak “ezinegona sortzen” duela adierazi du Teresa Toda Sareko ordezkariak. Hala ere, “EAJren jendea manifestaziora joango dela badakigu”, erantsi du.
Teresa Toda Sareko ordezkaria. Artxiboko irudia: EiTB
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Urtarrilaren 10ean Bilboko kaleak hartuko dituen manifestazioarekin bat ez egitea erabaki zuen EAJk. Jeltzaleen erabakia ?kezkagarria? dela adierazi du Sare presoen aldeko plataformak. Presoen sakabanaketarekin bukatzea eskatuko duen protestan militante jeltzaleek parte hartuko dutela ziurtatu du Sarek.
Jeltzaleen erabakiak ?ezinegona sortzen? duela adierazi du Teresa Toda Sareko ordezkariak Info7 Irratian. Todaren ahotan, buruzagi jeltzaleek ?sakabanaketaren pisua eramaten ari diren presoen milaka senitartekoak ahaztu dituzte?.
?EAJren jendea manifestaziora joango dela badakigu, Sarera hurbiltzen ari delako plataforma antolatzen ari den tokietan. Une honetan indarrak batu eta lan egin behar dugu 25 urte bete dituen arazoari aurre egiteko?, azaldu du Todak.
Zentzu horretan, ?indarrak batu eta eskubideen urraketaren aurrean erantzun? nahi du Sarek, azpimarratu duenez. ?Gizarteak erantzun bat ematea, manifestazio jendetsua izatea eta enkistaturik dauden larakoak mugitzea espero dut, EAJn gertatzen den bezala?, esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa