Politika
Epaiketa
Erredakzioa
Josetxo Andia alkate zen garaian, Andacelay S.L. udal taldeak Catalunya Caixako mendeko ekarpenak erosi zituen 100.000 euroren trukean.
Gaur hasi da, Iruñan, Egueseko alkatearen kontrako epaiketa. Argazkia: EFE
Josetxo Andia Egueseko alkate ohiaren kontrako epaiketa hasi da gaur Nafarroako Probintzia Auzitegian. udal jabetzako enpresa batentzat mendeko finantza ekarpenak erosi zituela eta, alkate ohiari hainbat delitu leporatzen dizkiote: prebarikazioa, dirua bidegabe erabiltzea, iruzurra eta delitu sozietarioa.
Egueseko udal jabetzako Andacelay S.L. enpresak 100.000 euroren truke erositako Catalunya Caixaren mendeko finantza-ekarpenen kasua epaitzen ari dira. Finantza eragiketa egin zen unean, Egueseko alkatea bertako kontseilari delegatua zen.
Epaiketaren hasieran Andiak fiskalaren, akusazio partikularraren eta defentsaren galderei erantzun die. Andiak azaldu duenez, inori galdetu edo kontsultatu gabe egin zuen eragiketa "hori egiteko ahalmena, boterea eta legezkotasuna nuelako".
Behin mendeko finantza-ekarpenak egindakoan, operazioaren eta diruaren errendimenduaren berri eman zuela adierazidu. "Ez da finantza espekulaziorik egin", baieztatu du Andiak.
Fiskalak lau urteko kartzela zigorra eskatzen du akusatuarentzat, eta gainera 8 urteko inhabilitazioa, epaiketaren kostuak ordaintzea eta Andacelay S.L. enpresari 61.381 euroko kalte-ordaina ematea. Defentsak, berriz, absoluzioa eskatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa