Politika
Hipercorreko atentatua
Erredakzioa
ETAko kideari 900 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten zenbait erasorengatik. Guztira, 27 urte eta erdi bete ditu Ernagak espetxean.
Josefa Ernaga ETAko kideari 900 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten zenbait erasorengatik, besteak beste, Hipercorreko atentatuagatik. 27 urte eta erdi bete eta gero Jaengo espetxetik atera da gaur, Etxerat presoen senitartekoen elkarteak jakitera eman duenez.
Ernaga 1989an zigortu zuten. ETAren Bartzelona taldeko beste kide batzuekin batera, 794 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Hipercor merkataritza-gunearen kontrako erasoan parte hartzeagatik. Atentatuan 21 pertsona hil eta beste 40 zauritu zituzten, 1987an.
Gainera, 1987an Bartzelonako portuan egindako beste eraso batengatik 142 urteko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Ernagari, 1991ean. Erasoan guardia zibil bat hil zuen ETAk.
‘Parot doktrina’
Ernaga Merkiritzen (Nafarroa) jaio zen. ‘Parot Doktrina’ren aurkako helegitea aurkeztu zuen presoetako bat izan zen. Doktrina horren aplikazioak irteera 2017ko abuztuaren 27ra arte atzeratu behar zuen.
Hala ere, Josefa Ernagak zigorra bete du eta kartzelatik atera da, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak doktrina baliogabe utzi eta gero.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa