Politika
Urtarrilean
Erredakzioa
ITVen auzia ikertzen ari den epaileak beste auzi batengatik deitu du deklaratzera CiUren diputatu ohia.
Oriol Pujol Ferrusola CiUren diputatu ohia. Argazkia: Efe
ITVen auzia ikertzen ari den Bartzelonako epaileak Oriol Pujol Ferrusola CiUren diputatu ohia deitu du deklaratzera urtarrilerako beste auzi baten harira. Oraingo honetan eraginen trafikoa leporatzen dio, enpresari lagun bati mesede egiteagatik legez kanpoko komisioak jasotzen zituela uste duelako.
Epaitegietako iturriek jakitera eman dutenez, datorren urtarrilean galdekatuko dute Oriol Pujol. Inputatu gisa deklaratzen duen hirugarren aldia izango da, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean eraginen trafikoagatik eta funtzionarioak erosteagatik deklaratu ostean.
Fiskaltzak eskatu du inputazioa, ITVren auzitik eratorritako gertakari batzuengatik. Izan ere, 2005 eta 2012 artean legez kanpoko komisioen bidez 700.000 euro kobratu zituela uste du, eta horretarako bere kargua erabilita enpresari lagun baten proiektuei mesede egin ziela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa