20:13

Politika

Europako araudia

Gorenak atzeratu egin du zigorren pilaketari buruzko erabakia

Erredakzioa

Auzitegiak ez du akordiorik lortu astearte honetan, eta urtarrilaren 13an batzartuko da berriz.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Gorenaren Zigor Aretoak ez du akordiorik lortu ETAko presoen zigor pilaketari buruzko irizpide orokor bat ezartzeko, eta urtarrilaren 13an batzartuko da berriz, eztabaidatzen jarraitzeko.

Hain zuzen ere, Europar Batasuneko beste estatuetako espetxeetan emandako denbora Espainiako kondenan kontuan hartzea ahalbidetzen duen araudi europarra nola ezarri erabaki behar du Gorenak.

Astearte honetan, Kepa Pikabea ETAko kide ohia aske uztea aztertu behar zuten, eta erabakia beste hainbat presori luzatu behar ote zaien, baina azkenean erabakia urtarrilaren 13ra atzeratzea adostu dute, aldez aurretik Fiskaltzaren eta defentsaren argudioak entzuteko.

Zigor Aretoak bost orduko eztabaida izan du, kutsu tekniko handikoa.

Azaroan, Diputatuen Kongresuak onartu egin zuen aipatu arau europarra Espainiako legedira gaineratzea, baina 2013ko abuztuaren 15etik aurrera publikatutako kondenen kasuan baino ez. Kongresuak zigor pilaketei muga hori jarri baino lehen eskatu zuen Pikabeak arau europarra ezartzea.

Balizko erabakiak ikusmin handia piztu du. Izan ere, kondenaren parte bat Europar Batasuneko beste estatu batzuetan bete duten ETAko 50 preso ingururi eragingo die.

Horien artean Santiago Arrospide Sarasola eta Alberto Plazaola Anduaga daude. Auzitegi Nazionalak Diputatuen Kongresuaren legea indarrean sartu baino egun bat lehenago onartu zuen horien kondenak pilatzea.

Beste kasu batzuetan, baina, Auzitegi Nazionalak errefusatu egin due presoak aske uztea. Horrenbestez, Gorenak irizpide bateratua ezarri behar zuen gaur.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena