14:40

Politika

Galdakao

Andoni Ortuzarrek 'fatxa' deitu die ezker abertzaleko kideei

Erredakzioa

EAJk aukeratzeko eskatu dio ezker abertzaleari: demokratak izan ala euskal 'fatxak'; euskaldunak, baina 'fatxak'.

1:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak "fatxa" deitu die ezker abertzaleko kideei. Horren iritziz, "ezker abertzaleak askatasuna, demokrazia eta besteekiko errespetua" bezalako kontzeptuak ez ditu oso garbi, eta bi aukeren artean hautatzeko eskatu dio ezker abertzaleari: joko demokratikoko arauak errespetatu eta demokratak izan edo "fatxak izaten jarraitu, euskaldunak, baina fatxak".

Ortuzar horrela mintzatu da Galdakaoko batzokiaren inaugurazio ekitaldian. Duela astebete, eraso egin zioten Galdakaoko batzokiari eta ezezagunek pintura horia eta gorri bota zioten fatxadari, Espainiako bandera jarri zuten atarian eta pintada bat egin zuten: "PNV erabaki: autonomia edo independentzia".

Horri dagokionez, jeltzaleen buruzagiak azpimarratu du ausarta eta ezjakina behar duela izan "EAJri independentziaren eta autonomiaren artean aukeratzea eskatzeko"; izan ere, jeltzaleek duela 120 urte euskal nazioaren eta askatasunaren aldeko hautua egin zutela nabarmendu du.

"EAJk duela 120 urte aukeratu zuen eta euskal nazioa eta askatasuna hautatu zuen; gizon eta emakume libreen nazioa. 60ko eta 70eko hamarkadatan berriz aukeratu zuen eta Euskadiren askatasuna, oparotasuna eta ongizatea aukeratu zuen. Gainera, horiek lortzeko bide politiko, baketsu eta demokratikoa erabiltzea erabaki zuen. Beste batzuek Euskadin mina hedatzea erabaki zuten bitartean, jeltzaleek esperantza eta oparotasuna ereitea erabaki zuten", azaldu du.

Halaber, ezker abertzaleak gauzak ez dituela garbi uste du: "Beraiek bai egin behar dutela hautua. Demokratak izan ala ez erabaki behar dute, hau da, joko demokratikoko arauak errespetatu edo fatxak izaten jarraitu, euskaldunak, baina fatxak".

Ortuzarrek esan du ez duela kasualitateetan sinisten eta azpimarratu du, abenduaren 6an, Galdakaoko Batzoki berrian agertu zen pintada ia hitzez-hitz errepikatu zuela Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideak hurrengo egunean. "Aspaldi utzi nion kasualitateetan sinisteari", gaineratu du.

EH Bilduk sumina eragitea egotzi dio EAJri, PSE-EErekin dituen akordioak "ezkutatzeko"

Unai Urruzuno EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak sumina eragitea eta eztabaida antzuak sortzea egotzi dio EAJri, haren iritziz, iritzi publikoari koalizioarekin akordioetara heltzeari uko egiten diola "ezkutatzeko".

Urruzunoren esanetan, "sumina sortzeak" ez du inolako ekarpenik egiten eta jokabide horren "helburu bakarra" EAJ Madrilera begira dagoela eta estatu espainiarreko botereekin akordioetara heltzeko lanean jarraitzen duela ezkutatzea dela gaineratu du.

Azaldu duenez, EAJk EH Bildurekin edozein akordio lortzeari uko egiten dio, Euskal Herriari dagozkion eskubideen eta burujabetza lortzea helburu izango zukeena.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena