Politika
Presoen kaleratzeak
Erredakzioa
Bestalde, genero indarkeriaren biktimen arrisku maila identifikatzeko sailkapen sistemak berritzearen premia azpimarratu du.
Albisteak (4)
Datorren asteartean, Auzitegi Gorena espetxe-zigorren pilaketaren kontra agertuko denaren esperantza agertu du Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak larunbat honetan, Donostian. Atzerrian betetako kartzela-zigorrak kontuan hartuta, Auzitegi Nazionalak Santiago Arrospide "Potros" eta Alberto Plazaola presoak aske utzi ditu, berriki.
Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak Santiago Arrospide "Potros"aske uztea erabaki zuen. Justizia ministroa kaleratzeen kontra mintzatu da eta Auzitegi Gorenak asteartean horren kontrako doktrina ezarriko duenaren itxaropena agertu du.
Catala ministroa Santiago Arrospide (Hipercorreko atentatuaren egile intelektualtzat jotzen dena) askatzearen kontra agertu da, ETAren biktimen aurrean.
Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionaleko Bigarren Sekzioaren jarrera bera hartzea espero duela azaldu du. Aipaturiko Auzitegi Nazionaleko gelak preso bati zigorrak pilatzea ukatu zion, auzia ebatzita zegoela eta berriz ere ezin zela aztertu argudiatuz.
Bestalde, genero indarkeriaren biktimen arrisku maila identifikatzeko sailkapen sistemak berritzearen premia azpimarratu du, genero indarkeriaren biktima guztiek "gehieneko babesa" izatea bermatzeko.
2015ean genero indarkeriaren "biktima asko" egon direla onartu du, 50, eta errealitate horri aurre egiteko, Zuzenbide Estatuak dituen gaitasunak indartzen ahalegintzen jarraitzen duela gaineratu du, tartean, Kodigo Penala indartuta.
"Egia da arrisku mailak ezartzeko sailkapena hobetu beharreko zerbait dela. Ahal den neurrian, genero indarkeriaren biktima guztiek gehienezko babesa izatea bermatu behar da", azaldu du.
Espainiako Diputatuen Kongresuak ostegunean, PPko diputatuen botoekin soilik, onartu zuen Herritarren Segurtasunerako Legeak Konstituzioaren eta herritarren eskubideen arteko oreka betetzen duela aldarrikatu du. Horren iritziz, elkarbizitza aztoratzen duten jarrerak zapaltzeko eta segurtasuna bermatzeko balioko du.
Coviteren ekitaldia Donostian
Rafael Catalak Covite ETAren biktimen elkarteak antolatutako "Justizia eta terrorismoa" mahai-inguruan parte hartu du, Jose Ramon Navarro Miranda Auzitegi Nazionaleko presidentearekin batera.
Ekitaldi horretan izan dira, baita ere, Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia eta Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Halaber, Covite elkarteak Maria del Carmen Alba Auzitegi Nazionaleko terrorismoaren biktimen bulegoko koordinatzailea saritu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa