Politika
Urtarrilak 10
Erredakzioa
Manifestazioa isila izango da, eta ez da pankartarik egongo. Amaieran "ekitaldi xumea" egingo dute, argien bitartez kartzela-politikaren kontrako mezua irudikatzeko.
Iragan urtarrilaren 11ko manifestazioa. Argazkia: EiTB
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Sarek urtarrilaren 10erako Bilbon antolatu duen manifestazioa aurkeztu du gaur. Presoen sakabanaketaren salaketa izango da lelo nagusia, eta manifestazioa isila izateaz gain, ez da pankartarik izango.
Teresa Toda eta Agustin Gorbea Sareko kideek prentsaurrekoa eman dute gaur Donostian mobilizazioaren inguruko xehetasunak. EAJk dagoeneko iragarri du ez duela parte hartuko.
Manifestazioa bi zutabetan banatuko da, eta bat Casillatik eta bestea udaletxetik abiatuko dira, gero Zabalburun bat egiteko. Bertan "ekitaldi xumea" egingo dute, argien bitartez kartzela-politikaren kontrako mezua irudikatzeko.
Casillatik abiatuko den zutabearen aurrealdean Bizkaiko eta Arabako presoen senideak egongo dira, eta Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrikoak bestean.
Manifestazioa isila izango da, eta ez da pankartarik egongo, "pertsona bakoitzak bere lekua naturaltasunez aukera dezan", antolatzaileek azaldu dutenez.
Hori horrela, Sarek ideologia desberdineko jendea elkartu nahi du, EAJko kideak barne, nahiz eta alderdiak ofizialki ez duen parte hartuko.
"Ez zaigu gustatu EAJk ez dela joango esan izana", adierazi du Gorbeak, Todak "giza eskubideen kontu bat" dela, eta hori "planteamendu politiko eta helburu elektoraletatik harago" dagoela azpimarratu aurretik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa