Politika
Bake prozesua
Erredakzioa
Xantiana Cachenauten arabera, Espainiako eta Frantziako gobernuekin hitz egin nahi du "gatazkaren ondorioen" inguruan, "desegitea", desarmatzea, presoak eta segurtasun indarren presentzia barne.
ETAk Espainiako eta Frantziako gobernuekin negoziatu nahi ditu "gatazkaren ondorioak", hau da, "desegitea", desarmatzea, presoen etorkizuna eta segurtasun indarren presentzia, Xantiana Cachenaut ETAko zapi presoren abokatuak gaur azaldu duenez.
Abokatuak Pariseko Auzitegian egin ditu adierazpenok, ETAko zazpi kideren kontrako epaiketan. Bertan adierazi duenez, hiru urte dira ETAk borroka armatua utzi zuenetik, eta orduko erabakiari "eusten dio" eta "pausoz pauso, aurrera egiten du euskal gatazkari irtenbide politikoa emateko".
Frantziako Fiskaltzak ETAren erabakiaren inguruan agertu dituen zalantzen aurrean, Cachenautek esan du "berme bakarra" ETAk eta "adituek" diotena dela, eta Parisek eta Madrilek onartu egin behar dutela "gai politikoez ez, baina gatazkaren ondorioez eztabaidatzea".
Lau gai aipatu ditu hain zuzen ere: desarmatzea, desegitea, presoak eta segurtasun indarren presentzia.
Abokatuak salatu du "Espainiako eta Frantziako gobernuak oraindik erabat itxita" daudela elkarrizketa horien aurrean, eta Marivonne Caillibotte fiskalak euskal gatazka politikoaren existentzia ukatu izana.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa