13:25

Politika

Rene Cassin Sariak

Urkullu: 'Bizikidetza posible dela erakutsi digute biktimek'

Erredakzioa

Indarkeria mota ezberdinetako 41 biktimari Rene Cassin Saria eman die lehendakariak.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Indarkeria mota ezberdinetako biktimek "bat egitea, kolaboratzea eta elkarrekin bizitzea posible" dela erakutsi dutela nabarmendu du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak.

Urkullu Rene Cassin Sariak entregatzeko ekitaldian izan da gaur, Lehendakaritzan.

Aurten, ETAren, GALen eta Poliziaren 41 biktimari eman diete golardoa. Besteak beste, euren testigantzak ikastetxeetara eramateko programetan eta Glencree ekimenean hartu dute parte.

Lehendakariaren esanetan, biktimok "eredugarriak" dira. "Sufrimendu bidegabeak ez du zertan gorrotoa ekarri, hori erakutsi dute", adierazi du Urkulluk, eta "gertakizun traumatiko bat bizikidetzaren eta hezkuntzaren aldeko esperientzia bihurtu izana", txalotu du.

Halaber, golardoa "biktima guztientzat" dela azpimarratu du Urkulluk, "bizitzaren alde norberak egindako borroka" aitortu baitute. "Kolpe latza jaso badute ere, lan eraikitzailea egiten dute", aldarrikatu du.

Bestalde, Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkariak giza eskubideen plazan "denek" dutela lekua gogorarazi du, hori bizikidetza sozialerako eta politikorako "oinarrizkoa" baita.

Fernandezek iraganaren berrikusketa kritikoa egitearen alde egin du, "memoriaren plaza publikoa" sortzeko, eta kritikarik egin gabe edo gertatutakoa ahaztuta ezin dela "aurrera egin" ohartarazi du.

Horren hitzetan, "atzera begiratzean ere eutsi behar zaio giza eskubideen aldeko konpromisoari, ez bakarrik orainaldira edo etorkizunera begiratzean".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena