15:18

Politika

ETXERATEN URTEKO TXOSTENA

Presoen % 42 etxetik 800 km baino gehiagora daude, Etxeraten arabera

Erredakzioa

Kolektiboak iragarri du asteazkenean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Eusko Legebiltzarrera joango dela, 2014ko txostena alderdi politikoei eta lehendakariari emateko.

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Etxerat presoen senideen elkarteak salatu duenez, presoen % 42 etxetik 800-1.100 kilometrora daude, eta 500-790 kilometrora presoen %37.

Donostiako Bakearen Etxean egindako prentsaurreko batean, Urtzi Errazkin eta Maider Alustiza elkartearen bozeramaileek 2014ko txostenaren aurkezpena egin dute, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.

Gainera, salatu dutenaren arabera, estatu frantziarra eta espainiarra ?legezko tranpa bat prestatzen? ari dira, ETAko presoak hurbiltzea helburu duen zuzentarau europarraren aurka eginda. Halaber, zuzentarauaren asmoa ?presoak euren hizkuntza, kultura eta gizartera gerturatzea du helburu?, baina bi estatuen asmoa ?Andaluziara, Algecirasera, esate baterako,? da, sakabanaketa mantenduz.

Errazkinen esanetan, Legea aplikatuz gero, ETAko presoek ?Euskal Herrian egon beharko lukete?; hori dela eta, aplikatzen zaien ?salbuespen legedia bertan behera? uzteko eskatu du. Era berean, salatu dutenez, ?Frantzian kondena betetzen ari diren presoak Espainiaratzeko ituna sinatu dutela dirudi; Europako akordio bat baliatuz, presoak Espainiaratu eta akordio horretako izpirituari tranpa egiteko?.

Bestalde, salatu dute bederatzi presok espetxean jarraitzen dutela, oso larri egon arren eta, zenbait preso aipatu dituzte adibide gisa: Ibon Fernandez Iradi -esklerosi anizkoitza du- eta Ibon Iparragirre, ihesaz gaixotuta, C mailan, larrienean, hain zuzen.

Gauzak horrela, aste honetako asteazkenean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuta, Eusko Legebiltzarrera joan dira Etxerateko kideak, gaur aurkeztutako egutegia alderdi politikoei emateko, eta Iñigo Urkullu lehendakariarekin ere hitzordua eskatu dute.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena