Politika
2015eko Aurrekontuak
Erredakzioa
Euskarara, Aurrekontuen % 1a baino ez dela bideratzen salatu dute eta, gutxienez, euskarara bideratutako dirua % 2ra igotzea eskatu dute.
Albisteak (2)
EH Bilduk salatu duenez, euskarara bideratutako diru kopurua ez da nahikoa hizkuntzaren "normalizazioan" pausoak emateko eta euskarari zuzendutako diru-partida, gutxienez, % 2ra igotzea eskatu du.
Durangoko Azokan egindako ekitaldian, Unai Urruzuno eta Maribi Ugarteburu EH Bilduko legebiltzarkideek Eusko Jaurlaritzaren 2015eko Aurrekontuetan euskarara oso diru gutxi bideratu dutela salatu dute.
Koalizioko kideen iritziz, Eusko Jaurlaritzaren 2015eko Aurrekontuetan aurreikusitako diru kopurua ez da nahikoa euskararen "normalizazioan" pausoak emateko.
Hori dela eta, EH Bilduk hainbat zuzenketa aurkeztuko ditu euskarara bideratutako diru kopurua handitzeko asmoz.
"Aurrekontu orokorrean baliabide gehiago izanik ere, urtez urte, murrizketak egiten ari direla ikusten ari gara. 10.600 milioi euro ditugu eta diru horretatik % 1a ere ez dute bideratu euskarara", salatu dute.
Testuinguru horretan, eta euskararen normalizazioan "benetako aurrerapausoak" ematea lortzeko, "beharrezkoa litzateke gutxienez euskarara bideratutako diru kopurua % 2ra igotzea".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa