Politika
2015eko aurrekontuak
Erredakzioa
Izagirrek, bestalde, ‘’ohiko epeetan’’ daudela erantzun du. Alkateren hitzetan, ‘’datorren asteko udalbatzan’’ abiatuko dute proiektua ''negoziatzeko eta onartzeko prozesua’’.
Eneko Goia EAJren Donostiako alkatetzarako hautagaiak igande honetan salatu du Gipuzkoako hiriburuak oraindik ez duela 2015eko aurrekontu proiekturik ‘’mahai gainean’’. Goiak dionez, euskal erakunde nagusienetako bakarra da Donostiako Udala aurrekontu proiekturik gabe.
Jeltzaleen hautagaiaren arabera, abendua ‘’aurrekontuen eztabaidarako’’ hilabetea da; ‘’baina Donostian oraindik ez dago proiekturik eta, esan dezakegu, erabateko segurtasunez, laugarrenez onartutako aurrekonturik gabe ekingo diogula urte berriari’’, adierazi du.
Goiaren hitzetan, ‘’segurua da Donostiako Udala hainbat hilabetez egongo dela luzatutako aurrekontuekin lanean, oraindik ez baita proiekturik aurkeztu eta oraindik ez baita hori eztabaidatu eta onartzeko prozedurarik ireki’’. ‘’Errealitatea zera da: Jada ez da egongo aurrekontu operatiborik martxora arte’’, esan du Goiak, kontuan izanik 2015a hauteskunde urtea dela.
Aurrekontu horiek onartzeko EAJk babesik eskainiko ote duen galdetuta, Goiak esan du bere alderdiak ez duela txeke zuririk eskaintzen, eta ezin duela aukera horren inguruko iritzirik eman, oraindik ez dakitelako ‘’zein proiektu aurkeztuko duten’’.
Izagirreren erantzuna
Bestalde, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak esan du ‘’ohiko epeetan’’ daudela, eta ‘’datorren asteko udalbatzan’’ abiatuko dute proiektua negoziatzeko eta onartzeko prozesua’’. ‘’Aurrekontua egongo da’’, gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa