20:00

Politika

Bake prozesua

ETAko preso batek bakea nahi ez izatea leporatu die Madrili eta Parisi

Erredakzioa

Zigor Garrok adierazpen bat irakurri du Frantziako terrorismoaren kontrako polizia bati erantzuteko, atzo zalantzak agertu baitzituen ETAk desegiteko duen nahiaren inguruan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zigor Garro Perez ETAko presoak adierazpen bat irakurri du Parisen egiten ari diren epaiketan, Frantziako eta Espainiako estatuek ez dutela bakerik nahi salatzeko.

Ustez ETAren alor logistikoan ardurak izateagatik bere kontra abiatutako epaiketan, Garrok uko egin dio abokatuen galderei erantzuteari, eta adierazpen bat irakurtzeko aukera eman diote. Atzo Frantziako terrorismoaren kontrako polizia batek zalantzan jarri zuen ETAk desegiteko asmoa duela, eta horri erantzun dio presoak.

Garrok esan du ETAk borroka armatua uzteko "erabateko konpromisoa" duela, helburuak beste bide batzuetatik lor ditzakeela ikusi duelako.

Horren harira, gaineratu du ETAk "bakea eta askatasuna lortzeko bidean erresistentzia moduak asmatu" behar izan dituela, eta Espainiako eta Frantziako estatuen erantzun "polizialak bere horretan" jarraitzen duela.

"Historia berridatzi" nahi izatea leporatu die bi estatuei, baina "historialarien bitartez" egin beharrean "poliziekin" egitea.

Bestalde, nahiz eta ETAk duela hiru urte jarduera armatuari uko egin, Madrilek eta Parisek presoen sakabanaketari eusten diotela salatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena