14:09

Politika

ESPETXE-POLITIKA

Abenduaren 16an aztertuko du Gorenak espetxe-zigorren pilaketen gaia

Erredakzioa

Bilkurak jurisdikzio-izaera izango du eta Kepa Pikabea Ugalderen egoera aztertuko dute bertan, Auzitegi Nazionalak ukatu egin baitzion zigorra berrikusteko eskaria, auzia ebatzita zegoela argudiatuta.

1:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Goreneko Zigor-arloko Salak osoko bilkura egingo du abenduaren 16an, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan zigorraren parte bat bete duten ETAko kideen espetxe-zigorrak pilatzeko aukeraren aurrean irizpideak finkatzeko.

Bilkurak jurisdikzio-izaera izango du, eta Kepa Pikabea Ugalderen kasua aztertuko dute bertan. Auzitegi Nazionalak zigorrak pilatzea ukatu zion, auzia ebatzita zegoela eta berriz ere ezin zela aztertu argudiatuz. Presoak kasazio-errekurtsoa aurkeztu zuen orduan Gorenean.

Bertan ez dute espresuki aztertuko Santiago Arrozpide Sarasola eta Alberto Plazaola Anduaga kalean uzteko erabakiaren aurrean Fiskaltzak iragarri duen errekurtsoari Gorenak zer erantzungo dion, baina baliteke horri ere eragitea.

Bi kasu horietan, biak aske uzteko agindua eman zuten, Europako Kontseiluak 2008an onartutako araudia betez; izan ere, horren arabera, Europar Batasuneko estatuek aintzat hartu behar dituzte EBko beste estatu batean betetako zigorrak. Ondorioz, ETAko bi kideak aske utzi zituzten ostegunean.

Auzitegi Goreneko iturrien arabera, eta gaur egungo desadostasunak konpontzeko, Goreneko Zigor-arloko Sala osatzen duten 15 magistratuak deitu dituzte bilkura horretara, "Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salako atal ezberdinek gai honen harian hartu berri dituzten ebazpenak interpretatzeko orduan zalantzak sortzea baztertuko duten irizpideak bateratzeko".

Fiskaltzak informazioa eskatu du "irizpideak bateratzeko"

Estatuko Fiskaltza Nagusiak dokumentu bat helarazi die fiskalei beste herrialde batzuetako zigorrak Estatuan bateragarri egiteko iristen zaizkien eskarien inguruan informazioa eman dezaten, eta datu horiekin araudi europarra ezartzeak eragin dituen "arazoak" aztertzeko.

Fiskaltzaren helburua "irizpideak bateratzen joatea" da, eta horregatik eskatu du auzi horiek "oso garrantzitsu" bezala jorratzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena