Politika
Auzitegi Nazionala
Erredakzioa
Hainbat elkartek kaleratu duten agiri bateratuan jaso dutenez, Auzitegi Nazionalak 'arinegi' hartu du erabakia eta 'legea urratu' da.
Terrorismoaren biktimen manifestazioa. EITB.
Terrorismoaren Biktimen Fundazioak eta terrorismoaren biktimen elkarte nagusiek "erabat arbuiatu" dute Santi Potrosen eta ETAko beste preso batzuen kaleratzea: Auzitegi Nazionalaren erabakia "ez da bidezkoa" eta biktimentzat "umiliazio handia da", esan dute.
Hainbat elkartek kaleratu duten agiri bateratuan jaso dutenez, Auzitegi Nazionalaren erabakiak "legea urratu" du. Santiago Arrozpide Santi Potros eta Alberto Plazaola ETAko kide historikoak espetxetik ateratzeko agindua eman zuen atzo Auzitegi Nazionalak, Europako araudia betez Frantziako kartzeletan emandako urteak kontuan hartuta.
"Azken helburua terrorismo delituak dituzten presoek Espainiako auzitegiek ezarritako zigorrak osorik ez betetzea da. Terrorismoaren biktima guztiontzat umiliazio handia da", horien ustez.
ETAko biktimen arabera, eurek konfiantza osoa jarri dute Justizian, baina atzokoa bezalako albisteek euren sufrimenduaren aurrean sentsibilizaziorik ez dela erakusten dute.
Fiskalaren errekurtsoa aintzat har dezala eta Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salaren erabakia atzera bota dezala eskatu diote Auzitegi Gorenari.
"Presoen kaleratzeak kalte sendaezina eragingo lieke terrorismoaren biktima guztiei eta herritar guztiei", gaineratu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa