Politika
Espetxe-politika
Erredakzioa
ETAko hiru buruzagi historiko, Santiago Arrozpide, Alberto Plazaola eta Carmen Gisasola, espetxetik atera dituzte jada, irizpide horren ondorioz.
Albisteak (4)
ETAko 54 presok eskatu dute jada, Europako arau bati jarraiki, Frantziako espetxeetan emandako urteak Espainiako Estatuan ezarritako zigorretatik deskontatzea.
Atzo, Santiago Arrozpide Sarasola eta Alberto Plazaola Anduaga preso historikoak aske utzi zituzten, eta, duela bi aste, Carmen Gisasola, arau horren ondorioz. Izan ere, hirurek hainbat urte eman zituzten Frantziako espetxeetan preso, eta, ondoren, Espainian epaitu zituzten. Beraz, Auzitegi Nazionalak murriztu egin die Espainiako Estatuan bete behar zuten zigorra.
Biktimen elkarteak haserre agertu dira, eta Jorge Fernandez Espainiako Gobernuko Barne ministroak dagoeneko esan du arau europarraren helburua ez dela "terroristak bizkorrago askatzea".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa