Politika
Polemika
Erredakzioa
“Presoek EBko beste estatu batzuetan bete dituzten zigorrak Espainian kontuan ez hartzea” nahi du PPk, eta horretarako legedia aldatu nahi du Senatuan, Izaskun Bilbaok ohartarazi duenez.
Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak Europako erakundeei ohartarazi dienez, “Espainiako presoek Batasuneko beste estatu batzuetan bete dituzten zigorrak Espainian kontuan ez hartzea” nahi du PPk, eta horretarako legedia aldatu nahi du Senatuan.
Europako Parlamentuan ekimen batean eurodiputatu jeltzaleak azaldu duenez, PPren proposamena “Europar Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuaren VI. Tituluaren aurka doa, eta baita EBko estatu kideek batak bestearen ebazpen judizialak aitortzeko Europako Kontseiluak onartutako esparru-erabakien aurka ere”.
EAJren Senatuko taldekideekin batera idatzitako ekimenean jaso duenez, EBko estatu kideen artean batzuen eta besteen sistema judizialak aintzat hartzea bultzatu dute ebazpen horien oinarrietan orain arte.
Jeltzaleak Europako Batzordeari jakinarazitakoaren arabera, PPk Senatuan sustatu nahi duen aldaketak “Europa mailako askatasun eta segurtasun esparru komunaren funtzionamenduko oinarrizko printzipioa murriztu nahi du”.
PPko senatarien ekimena “une batetik bestera ETA erakunde terroristako 50 bat preso Frantziako kartzeletatik Espainiakoetara aldatzeko prozesuarekin lotuta dago”, EAJko kideen esanetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa