16:54

Politika

Donostia

Izagirre: 'Biktima guztiek merezi dituzte aitorpena eta omenaldia'

Erredakzioa

Donostiako alkatea Mikel Zabalza Altza auzoan gogorarazi duen ekitaldian izan da, igande honetan.

  • Omenaldiaren une bat. Argazkia: EiTB.

    Omenaldiaren une bat. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak adierazi du biktima guztiek "merezi dituztela aitorpena eta omenaldia". Mikel Zabalza Altza auzoan gogorarazi duen ekitaldian izan da, Izagirre, igande eguerdian.

Egiari Zor fundazioak eta lagunek eta senideek antolatutako ekitaldia gaztea desagertu eta hil zenetik 29 urte bete direnean. 1985ean agertu zen hilik Mikel Zabalza, Bidasoa ibaian, 20 egunez desagertuta izan ostean. Guardia Zibilak atxilotua izan zen.

Familiakoak eta esker abertzaleko ordezkariak

Omenaldian Mikel Zabalzaren hiru arrebak egon dira ("egiaren bidean" aurrera egiteko deia egin dute) eta torturaren gaineko testigantzak izan dira. Ezker abertzaleko zenbait ordezkarik hartu dute parte: besteak beste, Rufi Etxeberriak, Joxean Agirrek eta Aralarreko Rebeka Uberak eta Ainhoa Beolak.

Kazetariei esan dienez, Izagirrek esan du antolatzaileak luzatu dietela bertan egoteko gonbidapena, eta adierazi du biktima guztiek merezi dituztela euren aitorpena eta omenaldia: "Horregatik gaude hemen", esan du. Mikel Zabalza donostiarra zela gogorarazi du, "autobusen konpainian lan egiten zuen, gainera", eta ofizialki aitortua izan ez den biktima dela. "Gu, gonbidatzen bagaituzte, han egongo gara".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena