23:48

Politika

Dimisioa

Ana Mato, kargua uzten duen Rajoyren Gobernuko hirugarren ministroa

Erredakzioa

Kargua uzten duen Rajoyren Exekutiboko hirugarren kidea izan da Osasun ministroa. Lehenago Cañete eta Ruiz-Gallardon ordezkatu dituzte Nekazaritza eta Justizia ministerioetan, hurrenez hurren.

  • Ana Mato Osasun ministro ohia. Artxiboko irudia: EFE

    Ana Mato Osasun ministro ohia. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ana Mato Osasun ministroa kargua uzten duen Mariano Rajoyren Gobernuko hirugarren kidea izan da. Lehenago Miguel Arias Ca¿ eta Alberto Ruiz-Gallardon ordezkatu dituzte Nekazaritza eta Justizia ministerioetan, hurrenez hurren.

Rajoyk Exekutiboa osatu eta bi urte eta lau hilabete geroago, Arias Ca¿k Gobernua utzi zuen. Kabinetea utzi zuen aurreneko ministroa izan zen. Isabel Garcia Tejerinak Ca¿ren lekukoa hartu zuen apirilaren 28an. Ondoren, maiatzean egin zituzten Europako hauteskundeetan PPren zerrendaburua izan zen Ca¿.

Hauteskundeen ostean, Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidente berri aukeratu eta gero, Arias Ca¿ Klima eta Energia komisario izendatu zuten.

Alberto Ruiz-Gallardon ordezkatu zuten bigarren ministroa izan zen. Gobernuak abortuaren legearen erreforma atzera bota eta gero, Justizia ministroak dimisioa eman zuen; izan ere, erreformak berak pertsonalki bultzatu zuen. Rafael Catalak Gallardonen lekua hartu zuen irailaren 29an.

Pablo Ruz epaileak Gurtel auziaren autoa argitaratu ostean kargua utzi du gaur Matok. Hala ere, ?deliturik? leporatu ez diotela azpimarratu du ministro ohiak, ?ezta erantzukizun penalik ere?.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena