Politika
Kataluniako prozesua
Erredakzioa
Dena den, UDCko burua ez da oso baikorra; izan ere, beste alderdiek Artur Masen proposamenari 'ezezkoa' emango diotela uste du.
Duran i Lleida UDCko burua. Artxiboko irudia: EFE
Josep Antonio Duran i Lleida UDCko burua Artur Mas Generalitateko presidenteak proposatutako bide orria aztertzeko eta gaiaz hitz egiteko prest agertu da. Atzo, hauteskundeak, plebiszitu-hauteskundeak, hain zuzen ere, deitzeko prest agertu zen Mas, eta hauteskunde horietara begira alderdi soberanistek zerrenda bateratua aurkeztea proposatu zuen.
UDCren apustua, independentzia baino gehiago, konfederazioa dela nabarmendu du, eta hitz egiteko prest agertu da, baina lehentasuna "egonkortasun politikoa eta gobernagarritasuna" bermatzea dela azpimarratu du.
TVE telebista-kate publikoari eskainitako elkarrizketan eta Diputatuen Kongresuko pasilloetan egin ditu adierazpen horiek. Duran i Lleidak ohartarazi duenez, ez da gauza bera plebiszitu-hauteskunde horiei begira independentziaren aldeko alderdiek zerrenda bateratua aurkeztea eta CiU eta ERC koalizioan aurkeztea.
Ildo horretan, UDCko burua ez da oso baikor agertu Artur Masen proposamenaren inguruan, baina "ez Masengatik, ERCk eta beste alderdiek oso erraz ezetz esango baitiotelako baizik".
Duran i Lleidaren iritziz, proiektu independentista ez ezik, garatu nahi den gizarte eredua eta eduki ideologikoak ere garrantzitsuak dira.
Horren iritziz, hauteskundeak aurreratzeak zentzua izango du soilik "legalki egin ezin izan zena egiteko bada", eta prozesuan inplikatutako beste aktoreek nola erantzuten duten ikustea beharrezkoa dela nabarmendu du.
"Oraindik ere hobekuntzarik nabari ez den egoera ekonomiko honetan" hauteskundeak berriro deitzea "gehiegizkoa" dela esan du, eta Masekin askotan hitz egiten duela eta CiUren baitan "hausturarik" ez dela izango gaineratu du.
Bestalde, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin nahiko maiz hitz egiten duela aitortu ostean, proposamenik ez egitea egotzi dio Rajoyri. "PSOEk, behintzat, Konstituzioa aldatzea proposatu du", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa