Politika
Caja Madrid auzia
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak errefusatu egin du Andreu epaileak ezarritako bermaren aurka Rodrigo Ratok aurkeztutako helegitea.
Rodrigo Rato Caja Madrideko presidente ohia. EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Auzitegi Nazionalak berretsi egin du Fernando Andreu epaileak Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiari ezarritako bermea, Caja Madrideko txartel beltzen sorreraren erantzukizuna egotzi baitio.
Auto batean, Zigor Arloko hirugarren aretoak errefusatu egin du bankari ohiak bermearen aurka aurkeztutako helegitea, txartel horiek "legaltasunetik kanpo" zeudela argudiatuta.
Urriaren 16an, Andreu epaileak 3 milioi euroko bermea ezarri zion Ratori, zergarik ordaintzen ez zuten txartelak "onartzea eta sustatzea" egotzita.
1999. eta 2012. urteen artean, Caja Madrideko 83 kontseilarik eta zuzendarik erabili zituzten txartel horiek, eta 15 milioi euroko gastua egin zuten.
Ratok berme horren aurka egin zuen, eta epaiketa egin arte errugabe gisa tratatu behar dutela argudiatu zuen.
Auzitegi Nazionalak, baina, berretsi egin du ikerketen arabera aipatu txartelak legeditik kanpo zeudela.
Gainera, ikerketak luze emango duenez, delitu zantzuak "irmoak" direnez, ezar diezaioketen isuna handia izan daitekeenez eta kaltedunak asko direnez, Andreuk 3 milioi euroko bermea ezarri izana "zuzenbidearen arabera egoki" dela ebatzi dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa