Politika
Nafarroa
Erredakzioa
Horrela, Amelia Salanuevak UPNren buru izateko hautagaitza aurkeztu du; senatariaren ustean, “prisa handiak izan dira lasaitasunez egin behar den prozesu bat ixteko”.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Amelia Salanueva UPNko senatariak datorren foru eta udal hauteskundeetan alderdiko zerrendaburu izateko hautagaitza aurkeztea erabaki du, baina, iragarri duenez, hautagaiak primarioen bidez izendatu ezean, hautagaitza kenduko du.
Alderdiaren egoitzara, Iruñean, heldu denean kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Salanuevak azaldu du ez dela “nahikeri pertsonala”, baina, ohartarazi duenaren arabera, primarioen prozesua egiten ez bada, “nik erabaki egokia hartuko dut eta, zalantzarik gabe, hautagaitza kentzea ekarriko du”.
Salanuevaren ustean, Yolanda Barcinak uko egiteak “aurreikusi gabeko” egoera sortu du eta, horren inguruan esan duenez, “gehiegizkoak izan dira lasaitasuna behar duen prozesu bat ixteko prisak”.
Hori dela eta, zerrendaburua primarioen bidez hautatzearen alde egin du. “Ez al da hobeagoa izango edozein hautagairentzat 4.000 afiliaturen babesa izatea, 232 kargurena izan beharrean, edo estatutuak betetzen badura, zerrenden batzordeko 7 pertsonen babesarekin?”, galdegin du.
Senatariaren iritzian, hautagaiak primarioen bidez aukeratzeak ez lukete estatutuak urratuko. “Posible da egitea, Ezohiko Asanblada deituta, eta horrek ez luke araurik urratuko”. Salanuevaren aburuz, garrantzitsuena ez da nor aukeratuko den, “zertarako aukeratuko den” bazik.
Halaber, Salanuevaren arabera, primarioen inguruko eztabaida kalean irabazita dago dagoeneko “horregatik ez dut ulertzen aurrera ez egiteko jartzen diren oztopoak eta, hortaz, aukera paregabe hau galtzea”.
Barcinak ika-mika eten du
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidenteak primarioen bidezko aukeraketaren inguruan sortutako ika-mika eten du, aurreko ekainaren 8an egindako Asanblada Orokorrean primarioak alde batera uztea onartu baitzuten.
“UPNren Asanbladak ebazpena egin zuen ekainean, botoen % 96 alde jasota, eta egin beharrekoa afiliatuen agindua betetzea da”, esan du kazetarien aurrean egindako adierazpenetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa