Politika
'EL Periodico'ren inkesta
Erredakzioa
Artur Masen alderdiak lau puntuko aldea izango luke ERCren alderatuta. Podemos, hirugarren indarra.
CiUk lau puntuko aldea ateratzen dio ERCri A9ren ostean. EiTB
CiUk irabaziko lituzke Kataluniako hauteskunde autonomikoak, gaur egingo balituzte, El Periodico egunkariak publikatutako inkesta baten arabera. Hori horrela, Artur Mas presidentearen alderdiak berriz ere hartuko lioke aurrea ERCri, A-9ren ostean.
Hain zuzen ere, CiUk botoen % 20 eta 32-34 eserleku lortuko lituzke (egun 50 ditu). Bigarren ERC izango litzateke, botoen % 16,1 eta 31-33 eserleku eskuratuta (egun 21).
Hirugarren indar Podemos eta C’s izango lirateke, biek 16-17na diputatu izango lituzketelako.
PSCk, PPk eta ICV-EUiAk 10-11na eserleku izango lituzkete, hau da, sozialistek 9-10 galduko lituzkete, popularrek 8-9 eta berdeek 7-8 irabaziko lituzkete.
Bestalde, CUPek hiru gehiago izango lituzke; sei orotara.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa