Politika
Katalunia
Erredakzioa
CiUko, ERCko, ICV-EUiAko eta CUPeko bozeramaileek gutun bat igorri diote Estatu fiskal nagusiari.
Herritar bat, A-9an bozkatzen. EiTB
Kataluniako kontsultaren aldeko alderdiek (CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP) gutun bat igorri diote Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiari, A-9ko parte-hartze prozesuaren harian euren burua ere erruduntzat jotzeko, Artur Mas Generalitateko presidenteari eta horren kontseilariei elkartasuna adierazteko.
Gutun horretan, CiUko, ERCko, ICV-EUiAko eta CUPeko bozeramaileek A-9ko prozesua Kataluniako Parlamentuak sustatu zuela eta, horrenbestez, "erantzukizun eta ondorio guztiak" onartu zituela gogorarazi dute.
"Estatuko Fiskaltza Nagusiak Generalitateko presidentearen eta hainbat kontseilariren aurka kereila jartzea erabaki duela kontuan hartuta, talde hauek jakinarazi nahi dute Kataluniako Parlamentuak bere gain hartzen dituela erantzukizun guztiak", adierazi dute idatzian.
Halaber, Masi eta hainbat kontseilariri inputatutako ekintzekin ere zerikusia dutela aitortu dute.
Gutuna katalunieraz eta gaztelaniaz idatzita dago, eta Jordi Turullek (CiU), Marta Rovirak (ERC), Dolors Camatsek (ICV-EUiA) eta David Fernandezek (CUP) sinatu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa