Politika
EAE-ko 2015eko Aurrekontuak
Erredakzioa
Koalizio abertzalea Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuarekin batzartu da, aurrekontuak hizpide.
EH Bildu EAEren 2015. urterako Aurrekontuen inguruan akordioa lortzeko aukerak "azkenera" aprobetxatzen saiatuko dela adierazi du Oskar Matute legebiltzarkideak
Koalizio abertzalearen ordezkaritza bat Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuarekin batzartu da gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, aurrekontuak hizpide. Matutek ez ezik, Unai Urruzuno, Leire Pinedo eta Dani Maeztu legebiltzarkideek hartu dute parte bileran.
Matuteren esanetan, Jaurlaritzak eta EH Bilduk "irakurketa konpartitua" dute, "gero eta herritar gehiagoren bizi baldintzak okerrera egiten ari direlako".
Nolanahi ere, Gatzagaetxebarria "zorrotz" agertu dela eta Aurrekontuetan aldaketak egiteko malgutasun gutxi erakutsi duela gaineratu du.
Hala ere, aipatu "irakurketa konpartitua"ri heldu nahi diotela esan du Matutek: "Horregatik, oraindik ere beharrezkoak diren diru partidak gaineratzeko posibilitateak daude".
Horren esanetan, EH Bilduren lehentasuna Aurrekontuek "herritarren bizi baldintzak bermatzea" da, eta, hortaz, "eskubideak" jarri dituzte gaur mahai gainean, "ez kopuruak".
PPk "akordioa lortzeko aukerak" aztertuko ditu
EAEko PPk ere bilera egin du gaur Gatzagaetxebarriarekin, eta, horren ostean, "akordioa lortzeko aukerarik" ote dagoen aztertuko dutela esan dute.
Nerea Llanos EAEko PPko idazkari nagusiak eta Anton Damborenea arlo ekonomikoetarako bozeramaileak hartu dute parte bileran.
Damboreneak agerraldia egingo du bihar Gasteizen, PPk Aurrekontuen aurrean izango duen jarrera zehazteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa