11:27

Politika

Prozesua

Homs: 'Salaketa jatzen badu ridikulua egingo du Espainiak'

Erredakzioa

“Azaroaren 9an ikusi nahi ez zituen irudiak ikusi zituen alderdi popularrak, eta orain horren aurka egin nahi dute, Fiskaltza presionatuz”, adierazi du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azaroak 9ko prozesu parte hartzailearen aurka salaketa jartzen badu, Espainiak “nazioarte mailan ridikulua” egingo duela ohartarazi du Francesc Homs Generalitateko bozeramaileak.

Elkarrizketa batean, desobedientzia delitua egin izana ukatu du Generalitateko bozeramaileak eta, salaketa jasotzekotan, “zuzenbide eskuliburua” hartzea “nahikoa izango da hori ez dela hala izan frogatzeko”.

“Azaroaren 9an ikusi nahi ez zituen irudiak ikusi zituen alderdi popularrak, eta orain horren aurka egin nahi dute, Fiskaltza presionatuz”, adierazi du.

Balizko salaketa horren aurrean nazioarteko erakundeetara joko duten galdetuta, Homsek ez du uste horretara ailegatu beharko direnik. “Ez dut uste hain urrun iritsiko direnik”.

Hala ere, azkenean salaketa jartzen badute, “prest” dituzte “argudio juridikoak”, Homsek esan duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena