07:37

Politika

A9

Estatuko fiskalen bilera, Masen kontrako kereilari argi berdea emateko

Erredakzioa

Kataluniako Fiskaltzak dagoeneko iragarri du Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiaren agindua beteko duela, azkenean Artur Masen kontrako kereila aurkeztea erabakiz gero.

  • Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia.

    Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak Ministerio Fiskaleko ordezkari nagusiak bilduko ditu gaur, azaroaren 9an Katalunian egin zuten prozesuaren kontrako kereila aurkezteko asmoa azaltzeko, Kataluniako Fiskaltza neurri horren kontra agertu eta gero.

10:00etan hasiko da bilera, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren egoitzan. Torres-Dulcek kereila aurkezteko erabakia azalduko dio Aretoko Fiskalen Batzordeari, fiskalen ordezkari nagusiak barne hartzen dituen aholkularitza erakundeari.

Fiskaltza Nagusiko iturriek ez dute argitu Torres-Dulceren iritzia aldatuko ote den aretoko fiskalek kontrako iritzia izanez gero. Gainera, ez dute bozketarik aurreikusi erabakiaren inguruan. Izan ere, Torres-Dulceren helburua Estatutu Fiskalaren 27. artikulua betetzea da, barne desadostasunak daudenetan fiskalak biltzea eskatzen baitu.

Fiskalen Batzordea kereilaren kontra agertuz gero, Torres-Dulce egoera zailean geratuko da, Kataluniako fiskalen babesik ere ez duelako.

Litekeena da, dena den, fiskal nagusiak kereila aurkezteko agindua ematea "Aretoko Fiskalen Batzordeari entzun" eta gero.

Kataluniako Fiskaltzak agindua beteko du

Eduardo Torres-Dulcek Estatuko fiskal nagusiak emandako agindua beteko du Kataluniako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak Artur Mas Generalitateko presidentearen aurka egitea erabakitzen baldin badu, iturri judizialek Europa Press albiste-agentziari azaldu diotenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena