21:44

Politika

Kongresuko Batzordea

Espetxe Zuzendaritza: 'EPPKk presoak estu kontrolatzen ditu'

Erredakzioa

Angel Yuste Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusiaren hitzetan, ETAko preso bakoitzak “bere arazoaren konponbidea eskuetan du”.

  • Angel Yuste Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusia. Argazkia: EFE

    Angel Yuste Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) ETAk hiltzen zuen garaian “baino kontrol handiagoa” du presoen gainean, Angel Yuste Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusiak gaur ziurtatu duenez.

Yustek Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuari erantzun dio Kongresuko Barne Batzordean. Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusiak agerraldia egin du batzordean Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohiari emandako hirugarren gradua azaltzeko.

Preso gehienak Cadizeko espetxeetan izatea kritikatu du Iñarrituk. EPPKk presoen gainean mantentzen duen kontrola azpimarratu du Yustek. Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusiaren ahotan, ETAko preso bakoitzak “bere arazoaren konponbidea eskuetan du”.

‘Langraiz bidea’

‘Langraiz bidera’ atxiki ziren presoak zigorra Euskadiko kartzeletan betetzen ari direla gogorarazi du Yustek, batzuk hirugarren graduan daude eta beste batzuk baldintzapeko askatasunean.

“ETAko preso bakoitzak bere arazoarentzako irtenbidea bere eskuetan du. Konponbide kolektibo bat inposatu nahi baldin badute, legezkoa ez dela jakin behar dute”, nabarmendu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena