Politika
A9
Erredakzioa
Rosa Diezen alderdiak Generalitateko presidenteari prebarikazioa, desobedientzia eta dirua bidegabe erabiltzea leporatu zion, baina Gorenak eskumen falta argudiatu du.
Artur Mas Generalitateko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Auzitegi Gorenak atzera bota du UPyD alderdiak Artur Mas Generalitateko presidentearen eta Kataluniako Parlamentuko Mahaiko hainbat kideren kontra aurkeztutako kereila, azaroaren 9ko Kataluniako kontsultarekin lotuta salatutako jokabideak Kataluniako autonomia erkidegoan garatu direla argudiatuta.
Ustez, dirua bidegabe erabiltzea, prebarikazioa, desobedientzia, usurpazioa eta hauteskunde delituak leporatuta, UPyDk Artur Mas Generalitateko presidentearen kontra jarritako kereila atzera bota du Zigor Arloko aretoak. Gainera, atzera bota du Nuria de Gispert Kataluniako Parlamentuko presidentearen eta Parlamentuko Mahaiko lau kideren kontra ustezko desobedientzia delitu batengatik jarritako kereila ere.
Aurrez, Fiskaltzak adierazi zuen auzia Kataluniako Justizia Auzitegia Nagusiaren eskumena zela, eta orain Auzitegi Gorenak azpimarratu du kereilan salatutako jokabideak Kataluniako autonomia erkidegoan gauzatu direla eta ondorioek, barruti horretaz haratago, ez dutela errealitatea aldatzen.
Epailearen autoaren arabera, "zalantzarik gabe" kereila eragin duten jokabideak Katalunian gauzatu dira. Ildo horretan, desobedientzia delitua debekatutako jarduera egiten den tokian aztertu behar da "agindua non ematen den edo agindua eman duen erakundearen egoitza non dagoen kontuan hartu gabe".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa