10:28

Politika

Elkarrizketa Radio Vitorian

Erkoreka: 'Baieztatzekotan, EPPKren eskariak aurrerapausoa lirateke'

Erredakzioa

Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, presoen kolektiboak "duela hainbat hilabete hitzemandakoa" beteko luke banakako eskaerak eginda.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak txalotu egin du EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 50 kidek euskal kartzeletara hurbiltzeko "banakako" eskaerak egin izana. Dena den, albistea baieztatu beharra dagoela ohartarazi du. Erkorekaren hitzetan, eskariok egin direla baieztatuko balitz, "aurrerapausoa" izango litzateke, EPPK-k "duela hainbat hilabete hitzemandakoa" beteko lukeelako.

Radio Euskadik zabaldutako informazioa ahotan izan du Erkorekak Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan. Horren arabera, Euskal Herritik kanpo dauden 50 presok agiriak aurkeztuko dituzte epaitegietan gertuko espetxeetara hurbildu ditzaten. Kolektibo horrek lehen aldiz erabili du bide hori bere eskubideak aldarrikatzeko.

Eskariak zelan egiten ari diren aztertu beharra dagoela azpimarratu du Erkorekak, baina, hala dela baieztatzen bada, eta "banakako eskariak" egiten ari badira, EPPK "duela hainbat hilabete hitzemandakoa" betetzen ari dela suposatuko luke.

Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, "aurrerapausoa eta pauso positiboa da".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena