Politika
EPPK
Erredakzioa
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak lehenengo aldiz jorratuko du bide hori eskubideak aldarrikatzeko.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (2)
Euskal Herritik kanpo dauden presoak gertuko espetxeetara hurbildu ditzaten, bide berria hasi du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK). EiTBk jakin duenez, EPPK-ko hainbat kidek agiriak aurkeztuko dituzte epaitegietan giza eskubideen urraketak salatzeko. Kolektibo horrek lehen aldiz erabili du bide hori bere eskubideak aldarrikatzeko.
Hori horrela, EPPK-k epaitegien bitartez aldarrikatuko du Euskal Herrira hurbiltzeko eskubidea dutela.
Elkarteko presoak idatziak prestatzen hasi dira sakabanaketak giza eta espetxe eskubideak urratzen dituela azaltzeko, eta agiri horiek espetxe-zaintzako epaileari bideratuko dizkiote.
EiTBk jakin duenez, lehenengo 50 bat presok aurkeztuko dute bakarkako kexa hori; bakoitzak bere eskaria bidaliko du, nork bere kasua aurkeztu eta urratu zaizkion eskubideak azalduz, eta Euskal Herrira hurbiltzeko eskaria egingo dute.
Horiek bidali ondoren, gainerakoek ere bide bera hartuko dute.
Espetxe-araudia betez, EPPK-ko presoek gutunak bidali zizkioten duela hilabete batzuk Espetxe Zuzendaritzari, euren etxetik gertu dauden kartzeletara hurbiltzea eskatzeko, baina ezezkoa eman zieten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa