20:42

Politika

Eusko Ikaskuntza Sariak

Kultura demokratikoan 'aurrerapauso bat' eskatu dio Urkulluk Rajoyri

Erredakzioa

Lehendakariaren esanetan, "ezin da ulertu" Espainiako Gobernuak "ezezkoa" ematea euskal herritarren eta kataluniarren erabakitze eskubideei.

0:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak kultur demokratikoaren arloan "aurrerapauso bat" ematea eskatu dio Espainiako Gobernuari, "elkarrizketari eta negoziazioari atea irekitzeko". Horren esanetan, "ez gaude ukazio garaietan, baizik eta herritarren adierazpen askearen garaietan, gizarteak  bere aldarriak entzunak izatea eta adierazi ahal izatea eskatzen baitu".

Urkulluk Humanitateen, Kulturaren, Artearen eta Zientzia Sozialen Eusko Ikaskuntza Sariak entregatzeko ekitaldian egin ditu adierazpenak, Donostiako Miramar Jauregian. Hain zuzen ere, Mariasun Landa idazleari eta Jean-Baptiste Orpustan hizkuntzalariari eman diete saria.

Bere hitzaldian, Eusko Ikaskuntza Sariak 20 urte bete dituela gogorarazi du lehendakariak, eta Landa eta Orpustan "ezagutza euskal gizartearen zerbitzura" jartzeagatik saritu dituzte

Urkulluren esanetan, "gaur egun kultura demokratiko, gardentasun eta parte-hartze handiagoak daude", eta, horrenbestez, "ezin da ulertu" Espainiako Gobernuak "ezezkoa" ematea euskal herritarren eta kataluniarren erabakitze eskubideei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena