Politika
Espetxe politika
Erredakzioa
Navalcarneroko erietxean zuten, eta orain Alcala Mecora eraman dute. Etxeratek aske uztea eskatu du.
Ibon Iparragirre oso larri dagoen ETAko presoa espetxez aldatu dute, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Navalcarneroko erietxean zuten, eta orain Alcala Mecora eraman dute.
Iparragirre "oso larri" dago, hiesa baitu, eta, horrenbestez, aske uzteko eskatu du Etxeratek.
"Ez da ulertzen Ibon Iparragirreren egoera ikusita beste espetxe batera aldatzea; aldaketa hauek kalte baino ez diote egiten bere egungo neurologiko eta psikologiko egoeran", salatu du Etxeratek. Izan ere, erabakiak "familiarengan eta jarraipena egiten dion asistentzia psikologikoan ere eragina du".
Horren ildotik, Iparragirre aske uztea edo "espetxeratu aurretik zegoen espetxeratze arindua" ezartzeko deia egin du.
320 urteko baino gehiagoko espetxe zigorra du Iparragirrek, hainbat atentatu leporatuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa