19:37

Politika

Gobernu Kontseilua

Udalen autogobernua sendotuko du Jaurlaritzak onartutako Lege berriak

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Udal Legearen proiektua onartu du astearte honetan. Euskal Autonomia Erkidegoko udalen autogobernua sendotzeko neurriak biltzen ditu Legeak.

1:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Udal Legearen proiektua onartu du astearte honetan. Euskal Autonomia Erkidegoko udalen autogobernua sendotzeko neurriak biltzen ditu Legeak.

Udalen ohiko funtzionamendua nolakoa izan behar duen arautzen du, ze hizkuntzatan lan egin behar den,  eta zehatz-mehatz jasotzen ditu udalerrienak izango diren eskumenak, 37 denera.

Horietako batzuk berriak izango dira hemendik aurrera, tartean udalerrietan enplegua eta ekonomia sustatzearen edota barne merkataritzaren ingurukoak.

Hori guztia egin ahal izateko, finantzaketa egokia izan dezaten nahi da, aukera emanaz, Finantzen euskal Kontseiluan, udalen inguruko gaietan, ahotsa ez ezik, botoa emateko eskubidea.

Lege horren harira, herri galdeketak ere arautuko ditu Udal Legearen proiektuak. Alkateek deitu ahal izango dituzte, interesa duten gaiez galdetuz herritarrei.

Testua Legebiltzarrera bidaliko du orain Jaurlaritzak, taldeek eztabaidatu eta onar dezaten. Jaurlaritzaren asmoa eta nahia da, datozen udal eta foru hauteskundeen aurretik onartzea.

Iñigo Urkulluren Exekutiboak aurreproiektua onartu eta lau hilabete geroago aurrera atera da proiektua; izan ere, aurreproiektua uztailaren 1ean onartu zuen Jaurlaritzak. Erakundeek eta eragileek alegazioak aurkezteko epea izan dute.

Arabako Foru Aldundiak testua gogor kritikatu du. Aldundiak 24 orrialdeko alegazioak aurkeztu ditu. Aurreproiektuak aldundiek finantziazio arloan duten erabakitzeko gaitasuna “aurretik eramaten” duela esan zuen Javier de Andres (PP) Arabako ahaldun nagusiak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena