16:16

Politika

Kataluniako prozesua

Rajoyk erantzun arte, plebiszitarioen eztabaida alboratu du CiUk

Erredakzioa

CDC, baina, plebisziu hauteskundeen alde agertu da, Espainiako Gobernuarekin erreferendum bat adostea "ia ezinezkoa" dela uste baitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CiUk plebiszitu hauteskundeei buruzko eztabaida alboratu egin du oraingoz, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak erreferendum bat adosteko eskariari erantzun arte. Gutun batean igorri diote eskaria.

"Ez dugu eperik, [...] erantzuna edo erantzun eza dugunean, horren arabera jokatuko dugu", adierazi du Ramon Espadaler CiUko idazkari nagusiak.

Buruzagi kataluniarrak Kataluniako auziari "politika gehiagorekin eta auzitegi gutxiagorekin" heldu behar zaiola esan dio Rajoyri.

CDCk eta UDCk bilerak egin dituzte goizean, eta, ondoren, CiU koalizioak egin du, hurrengo urratsak aztertzeko.

CDC, plebiszitarioen alde

Josep Rull CDCko koordinatzaile nagusiak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin erreferendum bat adosten saiatzearen alde egin du, baina, hori gauzatzea "ia ezinezkoa" denez, plebiszitu hauteskundeak sustatuko dituela aurreratu du.

Artur Mas Generalitateko presidentearen alderdiak bilera egin du gaur, atzoko kontsultaren ostean. Batzarraren ostean, Rullek prentsaurrekoa eskaini du, eta Rajoyrekin abiatu beharreko balizko negoziazioei "azkar" ekin beharra dagoela esan du.

Rullek azaldu duenez, Generalitateak negoziatzeko gonbitea egingo dio Rajoyri, eta horren erantzuna “gehienez bi asteren buruan” etorri beharko litzateke.

Masi txaloka egin diote harrera CDCren egoitzara heldu denean. Presidenteak besarkada bat eman die alderdiko hainbat buruzagiri, Xavier Triasi, Francesc Gordori eta Felip Puigi, kasu.

Masek agerraldia egingo du bihar, prozesuaren hurrengo urratsak azaltzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena