17:13

Politika

Katalunia

A9a pasata, 'legearen barruan' hitz egiteko deia egin dio Rajoyk Masi

Erredakzioa

Espainiako Gobernu presidentearen iritziz, Kataluniako kontsulta alternatiboa 'ez da ez erreferenduma, ez galdeketa ezta antzerako ezer ere'.

  • Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidentea. Argazkia: EFE

    Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidenteak astelehenetik aurrera "zentzua" errekuperatuko den itxaropena agertu du, eta Artur Mas Generalitateko presidenteari "Konstituzioaren eta legearen barruan" hitz egiteko dei egin dio.

"Ezin dira Konstituzioa, burujabetza nazionala eta legea alboratu, eta astelehenetik aurrera zentzua berreskuratzea komeni da. Hala, Konstituzioaren eta legearen barruan hitz egin behar dugu hiritarren ongizatea hobetzeko eta horien eguneroko kezkei erantzuna emateko", adierazi du Mariano Rajoyk Alderdi Popularra asteburuan Caceseren egiten ari den batzarraren itxiera ekitaldian.

Gobernu presidentea "harro" agertu da 2013ko abenduaren 12an hitz emandakoa "bete" duelako. Izan ere, Artur Masek erreferenduma deitu zuenean, hura legez kanpokoa zela eta ez zela egingo aldarrikatu zuen. "Eta horrela izan da", azpimarratu du.

Hori dela eta, Rajoyren iritziz, Kataluniako kontsulta alternatiboa "ez da ez erreferenduma, ez galdeketa ezta antzerako ezer ere". Izan ere, " ez du inolako eraginik izango, eta hori ona da Espainia Zuzenbide Estatua dela eta agintari guztiak legearen menpean daudela erakusten duelako. Hori da demokrazia".

Rajoyk azpimarratu duenez, ez da lurralde hausturarik gertatuko: "Ni presidente naizen artean, Konstituzioa eta subiranotasun nazionala salbu daude, eta inork ez du Espainiaren batasuna hautsiko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena