Politika
Giza Eskubideak
Erredakzioa
Bizikidetzaren arloan egindako "ekarpenak" direla eta sarituko dituzte, hain zuzen ere.
Glencree ekimenean parte hartu zuten biktimak. EFE
Eusko Jaurlaritzak 42 biktimari emango die aurten Giza Eskubideen Rene Cassin Saria, "bizikidetzari egindako ekarpenak" aitortzeko.
Besteak beste, Adi-adian programan eta Glencree ekimenean parte hartu zuten biktimak daude sarituen artean, hau da, ETAren indarkeriarenak, GALenak eta Poliziarenak.
Exekutiboak azaldu duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean, entregatuko ditu golardoak, eta orduan zehaztuko dituzte erabakiaren inguruko detaileak.
Rene Cassin Sariaren helburua Giza Eskubideen arloan izandako jokabide nabariak aitortzea da.
Aurtengo erabakiarekin, biktimek izandako "enpatia" eta bizikidetzaren arloan egindako "ekarpenak" saritu nahi izan dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa