Politika
Erredakzioa
Erredakzioa
Espainiako Gobernuko presidenteordeak legea betetzea eskatu dio Kataluniako Exekutiboko buruari.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak legea betetzeko eta igandeko kontsulta independentista bertan behera uzteko eskatu dio Artur Mas Generalitateko presidenteari. Dena dela, ez du argitu horren aurka egingo lukeen, Kataluniako Gobernuak deialdiari eutsi egingo balio.
Halaber, igandean kontsulta egin arren, Kataluniak ez duela "gainerako erkidegoek baino tratu hobea" jasoko ohartarazi du Santamariak. Espainiako Gobernuak ez du operatibo berezirik prestatu iganderako.
Gainera, Mariano Rajoy gobernuburuak ez du ekitaldirik aurreikusita egun horretarako, ez hurrengorako ere. Bihar, ordea, Caceresen izango da, eta baliteke zerbait esatea kontsultari buruz.
Bestalde, Joan Rigol Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionaleko koordinatzaileak baieztatu duenez, "boluntarioen esku geratuko da azaroaren 9ko galdeketa".
"Boluntarioak arduratuko dira kontaketaz, nahiz eta Kataluniako Gobernuak bere ardurak mantenduko dituen eta prozesua amaiera arte mantentuko duen. Kutxak hauteslekuetan egongo dira", gaineratu du.
"Azken ondorioetaraino ari gara lanean denok eta azkeneraino, baina prozesuaren gauzatzea boluntarioen esku dago", zehaztu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa