12:57

Politika

Basurtuko Ospitalean

Aitzol Gogorza presoa ospitaleratuta, arnasteko arazo larriekin

Erredakzioa

Etxeratek jakitera eman duenez, Oreretako presoa asteazkenean eraman zuten Basurtuko ospitalera, arnasteko arazoekin. Han zegoela, ostegunean, biriketako tronboenbolia izan zuen.

01:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aitzol Gogorza ETAko presoa Basurtuko Ospitalean dago asteazkenaz geroztik. Arnasteko arazo larriak zituela eraman zuten erietxera eta hurrengo egunean biriketako tronboenbolia izan zuen, Etxeratek emandako informazioaren arabera. "Infartuarekin lotutako froga guztiak egin artean ingresatuta" jarraituko duela esan du presoen senideen elkarteak.

Gogorzaren kasua "bereziki larria" dela nabarmendu du Etxerat, ohar baten bidez. Gaixotasun larria duten hamar euskal presoetako bat dela Aitzol esan du elkarteak. Nahasmendu obsesivo-konpultsiboa du diagnostikatuta.

Gaixotasunak eskatzen duen tratamendua behar bezala jaso ahal izateko Gogorzak aske egon behar duela esan du presoen aldeko elkarteak, eta "presoen eta haien senideen eskubideen etengabeko urraketa" salatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena