Politika
Euskal Herritik, babesa
IKER GOMEZ / EITB.EUS
Gure Esku Dagok 5.000 lagunetik gora bildu nahi ditu bihar Donostiako Zurriolan, mosaiko erraldoia egiteko. Igandean, manifestazioak izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
Azaroaren 9ko prozesu parte-hartzaileak ikusmina piztu du Hego Euskal Herrian. Lau hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte igandean, kontsulta alternatiboari babesa emateko asmoz. Gure Esku Dago plataformak, gainera, mosaiko erraldoia egingo du larunbatean Donostiako Zurriola hondartzan.
Mugimenduak 10.000 lagun bildu nahi ditu erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaiko erraldoi horretan. Kataluniako galdeketaren bezperan egingo duten ekitaldi horretara koloreetako aterki eta petoak eraman beharko dituzte parte-hartzaileek.
Atzo, Zelai Nikolas Gure Esku Dagoko ordezkariak adierazi zuenez, “erabakitzeko eskubidearen aldeko beste mugarri bat” izango da mosaikoa, ekainean egin zuten giza katearen antzera.
“Mobilizazio jendetsua izatea nahi dugu, aldarrikapen alaia”, gaineratu dute.
Bestalde, igandean egingo den Behobia-Donostia lasterketara ere aterkiak eramateko deia egin du Gure Esku Dagok.
Manifestazioak hiriburuetan
Horrez gain, hainbat eragile politikok deituta, manifestazioak egingo dituzte igandean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, “Erabakitzeko eskubidearen alde” lelopean.
Manifestazioak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egingo dituzte. 12:00etan, Gasteizko Andra Mari Zurian, Bilboko udaletxe aurrean eta Iruñeko udaletxeko plazan egingo dituzte elkarretaratzeak. Donostian, berriz, Cervantes plazan deitu dute manifestazioa, 13:00etan.
Era berean, Euskal Herriak Kataluniari igorriko dion babesaren erakusle, Iñigo Urkullu lehendakaria eta EAJ eta EH Bildu alderdikoak Kataluniako Asanblea Nazionaleko ordezkariekin bildu ziren atzo.
ANCko ordezkariek babesa eskatu zioten Urkullu lehendakariari, erabakitzeko eskubidea aurrera ateratzeko.
Izan ere, ANCk ekitaldi berezia egingo du igandean, Gernikan. Boto-kutxak jarriko dituzte, nahi duenak bozkatu dezan. Donostian ere, Spai elkarte kulturak beste horrenbeste egiteko asmoa du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa