Politika
Madrilen
Erredakzioa
Falangeren banderak zeramatzaten ultraeskuindarrak ekitaldian sartu dira eta “beste gerra zibil bat nahi ote duten” galdetu diete eztabaidako parte-hartzaileei.
Azaroaren 9ko kontsultaren alde dauden Kataluniako alderdi politikoetako ordezkariek euren jarrera azaldu dute Madrileko Ateneon. Falange eta Aliantza Nazionaleko ultraeskuindar talde bat ekitaldiari boikot egiten saiatu da.
Espacio Publico foroak eztabaida antolatu du. Besteak beste, Joan Tarda ERCko bozeramailea, David Fernandez CUPeko diputatua eta Joan Coscubiela ICVko ordezkaria bertan izan dira, baita Guanyem Barcelona eta Ahal Duguren Madrileko kideak ere.
Falangeren banderak zeramatzaten ultraeskuindarrak Ateneon sartu dira eta ekitaldia eten dute 'gora' Espainia garrasien artean. “Ez gaituzte engainatuko, Katalunia Espainia da”, adierazi dute. Gainera, “beste gerra zibil bat nahi ote duten” galdetu diete eztabaidako parte-hartzaileei.
Polizia bertan zegoen
Hasiera batean, kale-jantzian zegoen polizia batek Ateneotik ateratzeko eskatu dio ultraeskuindarren taldeari, baina erasotzaileak berriz barrura sartu dira.
Istiluak ikusita poliziak bertaratu dira, baina “ezer txarrik egin ez” dutela argudiatu dute ultraeskuindarrek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa