Politika
Frankismoaren krimenak
Erredakzioa
Argentinako epaileak, bi ministro ohi horiez gain, beste 18 inputatu ere atxilotzeko agindu du.
Martin Villa eta Utrera Molina ministro ohiak. Argazkia: EFE
Argentinako justiziak Francisco Francoren erregimenean eta Espainiako trantsizioaren lehen urteetan izandako krimenengatik inputatutako 20 lagun atxilotzeko agindua eman du. Inputatuen artean, Rodolfo Martin Villa eta Jose Utrera Molina Espainiako ministro ohiak daude, epaitegietako iturriek jakitera eman dutenez.
Maria Servini de Cubria epaileak inputatuen prebentziozko atxiloketa eskatu dio Interpoli, galdeketa egin ahal izateko estraditatu ditzaten.
Martin Villa Harreman Sindikaletarako ministroa izan zen 1975 eta 1976 bitartean. Horrez gain, frankismoaren erregimenaren barruan hainbat goi kargu izan zituen. 1976ko martxoan Gasteizen bost langile hil zituen polizia kargaren erantzule izatea leporatzen dio epaileak Martin Villari.
Utrera Molina Etxebizitza ministroa izan zen 1973an, eta Mugimenduaren idazkari nagusi 1974tik 1975era. Salvador Puig Antich anarkistaren exekuzioarengatik ardurak eskatzen dizkiote. Utrera Molina Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministro ohiaren aitaginarreba da.
20 inputatu
Martin Villa eta Utrera Molina ez ezik, Servini epaileak beste 18 lagun atxilotzeko ere eskatu du; horien artean, Fernando Suarez. Lan ministroa eta Espainiako presidenteordea izan zen 1975ean. Frankismoak egindako azken fusilamenduak agindu izana egozten dio epaileak.
Atxiloketa aginduak eman ditu ondoko hauen kontra ere: Antonio Carro Martinez, Presidentzia ministro ohia; Licinio de la Fuente, Lan ministro ohia eta presidenteorde ohia; jada hilda dagoen Antonio Barrera, Ogasun ministro ohia; Jose Maria Sanchez Ventura Pascual, Justizia ministro ohia; Alfonso Osorio Garcia, Presidentzia ministro ohia eta Gobernuko presidenteorde ohia.
Argentinako Justiziak Carlos Rey Gonzalezen atxiloketa ere agindu du. Rey Gonzalezek Salvador Puig Antich epaitu zuen Gerra Kontseilua zuzendu zuen. Antonio Troncoso de Castro eta Jesus Cejas Mohedano epaileak eta Abelardo Garcia Balaguer ginekologoa atxilotzeko agindua ere eman du.
Espainiako Gerra Zibilean eta frankismoan egindako krimenengatik auzia irekita du Maria Servini Argentinako epaileak. Justizia unibertsalaren barruan, Espainiako zein Argentinako biktimek egin dute bat auziarekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa