Politika
Ebola
Erredakzioa
Hamabost osagilek jarritako salaketa tramitera onartu du epaileak, ebolari aurre egiteko prozeduran, osasun publikoaren eta langileen segurtasunaren kontrako delituak egon daitezkeelakoan.
Carlos III ospitalean dago ingresatuta Teresa Romero, ebolaz kutxatuta egon den erizain lagutnzailea
La Paz Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Zerbitzuko hamabost medikuk jarritako salaketa tramitera onartu du Madrilgo auzitegi batek. Ebolari aurre egiteko hartutako neurriak ez zirela egokiak izan salatu dute.
Maria Teresa Abad Madrilgo instrukzio-epaitegiko epaileak La Paz ospitaleari informazio zehatza eskatu dio, ebolari aurre egiteko abian jarritako prozeduraren inguruan; beharginen segurtasuna bermatzeko hartutako neurriei eta langileei eskaini zaien formazioari buruzko xehetasunak nahi ditu. Formazio ikastaroak nork eman dituen eta ikastaro horietara nor joan den ere jakin nahi du epaileak.
Lan Ikuskaritzan langileen sindikatuek jarritako salaketak eta txostenak ere eskatu ditu magistratuak. Osasun publikoaren eta langileen segurtasunaren kontrako delituak salatu dituzte langileek. Epaileak uste du legea urratu izanaren zantzuak badirela eta ikertu egin behar direla.
CSI-F sindikatuaren salaketa
CSI-F sindikatuak Fiskaltzaren eta Lan Ikuskaritzaren aurrean aurkeztu du salaketa, Teresa Romero ebolaz kutsatutako erizaintzako laguntzailearen kasuan irregulartasunak egon zirelakoan. Sindikatuak salatu duenez, SUMMA 112 larrialdi zerbitzuak Teresa Romeroren deia jaso zuenean, Osasun Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari ez zion informazio zuzena helarazi: alegia, ez zion jakinarazi Romero Manuel Garcia Viejo misiolaria zaintzen egon zela, nahiz eta horren berri izan, eta ez zion ohartarazi kutsatuta egoteko zantzuak zeudela.
CSI-F sindikatuaren bozeramaileak, Elena Moralek, komunikabideen aurrean esan duenez, Romerok Larrialdietarako Koordinazio Zentrora deitu zuenean, bi datu eman zituen: 38,3 graduko sukarra zuela eta Garcia Viejo zaintzen egon zela ospitalean. Larrialdietarako Zentroko langileak, baina, ez zien bigarren datu horren berri eman Osasun Publikoko langileei; hau da, ez zien jakitera eman erizaintzako laguntzailea ebolaren ondorioz hil zen misiolaria zaintzen egon zela. Ondorioz, ez zen indarrean jarri ebolaren kontrako protokoloa.
Beraz, etxez etxeko arreta ematen duen zerbitzuak jaso zuen Romero artatzera joateko abisua. "Erizaintzako laguntzailea artatzen hasi zenean ohartu zen osasun-langilea ebola zantzuak zituela", salatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa